martes, 24 de noviembre de 2009

MEMORIA

Arkitektura bidez (eraikia + espazio publiko irekiak) Sacem ingurua berpiztu eta hiriarekin lotu, gazte jendearentzako aktibitateak bertan proposatuz, lanbide heziketa zentru bat auzoaren bihotz izanik.

IKASLEENTZAT ZER:
  • ikastegia
  • liburutegia + kultur etxea + gaztetxea
  • tailerrak + laborategiak
  • alokatzeko apartamentuak
  • alokatzeko pabiloiak
  • kafetegia + komertzioak
  • espazio publikoak (gogorrak + berdeak)
  • aparkalekuak
  • tren geltokia
SACEM AUZOKO BIZILAGUNENTZAT ZER:
  • etxebizitzak
  • alokatzeko pabiloiak
  • komertzioak + kafetegia
  • gaztetxea
  • aparkalekuak
  • gune publikoak + parkea
  • konexio onak hiri zentruarekin, zubi peatonal berri baten sorrera
VILLABONAKO BIZILAGUNENTZAT ZER:
  • liburutegi + kultur etxe + gaztetxea
  • erreztasunak bertara heltzeko, ibai bazterreko paseo baten bitartez

lunes, 23 de noviembre de 2009

PROZESS_Javi Pez

Nahiz eta gustora egon nintzen bere tailerrean, gero nere lanetan aplikatzeko ateratako esaldia bakarra da, baina Michel-ek erran zuenarekin bat datorrena:
_intentar siempre plasmar lo primero que te salga.

Gure lehenengo inpresioekin proiektatu beharra dugu!

jueves, 12 de noviembre de 2009

Analisietatik ondorioztatzen

Hemen, modu abstraktu batean eta gure proiektua izan ahal denari begira egindako azterketa:

martes, 10 de noviembre de 2009

PROZESS_Michel Gaztambide

Benetan hitzaldi interesgarria Gaztambidek eskainitakoa, entretenitua, jarraitzeko erreza, humoretsua... entzuteko eta jarraitzeko arina, baina eduki askokoa. Hemen berak errandako esaldi batzuk, arkitekturarekin erlazio zuzena dutenak, eta niri pentsaarazi didatenak:
_qué contar, cómo contar
_una vez te lo crees, dos es inverosímil
_es importante ser invisible, que no se note que hay un guionista detrás de la película
_el momento más importante, el del origen
_para desarrollar una idea, parametrizarla: espacio, tiempo, acontecimientos, actores
_la creatividad es un estado de ánimo
_escribir brevemente la primera idea, para cuando te sientas perdido retormarla

Benetan ona tailerrari emandako hasiera.

sábado, 7 de noviembre de 2009

SACEM biluzten


SACEM idunstriaguneko lehenengo analisia: zer da gure ustetan probetxugarria?
Gure azterketaren ondoren, gehienbat eguzkitzapenean eta eraikinak daukan egoeran oinarritua, hasierako bolumen originala mantentzea erabaki dugu, bere bi ondoko eraikin txikiekin. Eskuinaldeko bolumenean, ofizinak dauden bolumena ere dagoen bezala mantenduko da, espazio zabal eta diafanoa izanik, nolanahi berrerabili daitekeelako.
Aldiz, bi luzekako bolumen osorik eraitsi ditugu, beraien eraikinekiko eragin ezagatik eta horrela geratzen diren bolumenei argitasun, aireztapen, pribatutasun eta zirkulazio berriak gehituz. Geratzen diren bolumen hauek ere egitura hutsean utzi ditugu, eguzkitzapearen arabera orientazio ona dutelako eta fatxada berriak jarriz probetxu gehiago atera daitekeelako.

domingo, 1 de noviembre de 2009

Atzera begirada bat

Hemen nere dossiera, 5 urtetako atzera begirada bat.

Arkitektura ez da derrigor eraiki beharreko zerbait

Mayumana Momentum. Aktuazio erogarria. Soinua, argia, mugimendua, oreka, erritmoa... eta hauek denbora geldiarazi nahi zuten? Ez zuten lortu bada, ikusle guztiei hegaka pasa zitzaizkigun aktuazioak iraun zuen ordu eta erdiak!
Arkitekturan aplikatzen diren mekanismo asko ikusi nituen beraien aktuazioan, proeiktu bat egiten ari zarenean pentsatzen dituzun premisa guztiak beraiek landu zituzten, modu ikaragarri batean.
Aktuazio honen ondotik pentsatzen jarri nintzen, eta ohartu nintzen arkitektura ez dela zerbait eraikia, edota ez dela eraiki beharreko zerbaitetan oinarritutako artea. Mayumana taldea arkitektura egiten ari zen beren show-ean. Egiturak bezala, beraien arteko oreka lortzen zuten; itxituretan bezala erritmo bat markatzen zuten; iluminazio, argiarekin jolasten zuten; ez al dira kontzeptu hauek eskolan ikasten ditugunak??? Eta ez zeuden eraikin batean aplikatuak.
Bertze gauza aipagarri bat, emandako bukaera aktuazioari: eszenatokitik kanpo, batuka saioa. Beraien hastapenetara jo zuten bukaera zoragarri bat emateko. Ez dugu inoiz gure hasiera puntua ahaztu behar, beraiek ongi erakutsi zuten bezala, hortik atera ziren.