Mayumana Momentum. Aktuazio erogarria. Soinua, argia, mugimendua, oreka, erritmoa... eta hauek denbora geldiarazi nahi zuten? Ez zuten lortu bada, ikusle guztiei hegaka pasa zitzaizkigun aktuazioak iraun zuen ordu eta erdiak!
Arkitekturan aplikatzen diren mekanismo asko ikusi nituen beraien aktuazioan, proeiktu bat egiten ari zarenean pentsatzen dituzun premisa guztiak beraiek landu zituzten, modu ikaragarri batean.
Aktuazio honen ondotik pentsatzen jarri nintzen, eta ohartu nintzen arkitektura ez dela zerbait eraikia, edota ez dela eraiki beharreko zerbaitetan oinarritutako artea. Mayumana taldea arkitektura egiten ari zen beren show-ean. Egiturak bezala, beraien arteko oreka lortzen zuten; itxituretan bezala erritmo bat markatzen zuten; iluminazio, argiarekin jolasten zuten; ez al dira kontzeptu hauek eskolan ikasten ditugunak??? Eta ez zeuden eraikin batean aplikatuak.
Bertze gauza aipagarri bat, emandako bukaera aktuazioari: eszenatokitik kanpo, batuka saioa. Beraien hastapenetara jo zuten bukaera zoragarri bat emateko. Ez dugu inoiz gure hasiera puntua ahaztu behar, beraiek ongi erakutsi zuten bezala, hortik atera ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario